Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Podkastak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Gidak
    • Bertara Bertatik
    • Plazara Plazatik
  • Nor gara
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Alkateak Zaldunbordaren mozioa aztertzeari uko egin ziolako, kexu Lezoko EH Bildu

Lezoko EH Bildu haserre dago, alkateak eragotzi zuelako Euskaldendak-ek aurkeztutako mozioa azken udalbatzarreko gai ordenean sartzea,

Zaldunbordan egin nahi duten merkataritza gunearen promozio irudia.
Urko Etxebeste Petrirena
Lezo
2020/02/12

Hilaren 5ean egin zen Lezoko Udaleko zinegotzien osoko bilkuran, Zaldunbordaren gainean Euskaldendak-ek (Euskadiko Merkatari, Ostalari eta Zerbitzu Enpresen Elkarteen Konfederazioa da)aurkeztutako mozioa gai ordenean sartzeari uko egin ziola salatu du Lezoko EH Bilduk, “Zaldunbordako outlet-ari buruzko eztabaida eragotzi zuen alkateak”. Koalizioko eledunek azalpenak eskatu zizkioten Jesus Mari Martiarena alkateari, “ez genuen inolako erantzunik jaso. Oraingoan ere, gure galderen aurrean, Martiarena alkateak mutu jarraitu zuen, azalpenik eta arrazoirik eman gabe”.

“Ostrukarena egitea” egotzi diote alkateari, “harrigarria, kezkagarria iruditzen zaigu alkateak eta EAJ-PSE gobernu taldeak mozioa osoko bilkuran eztabaidatzea ukatzea”.

Lezoko EH Bilduren ustez, Gaintxurizketako Zaldunbordan egin asmo duten outlet herrixkak zuzenean eragingo die Lezoko eta inguruko herrietako komertzioei, “hauen egoera gehiago zailduz. Bertako merkataritzarekin, herriko denda eta komertzio txikiaren ereduarekin talka egiten du”. Oroitarazi dute 28.000 metro koadro eraikiko merkataritza gunea dela Hondarribiak Gaintxurizketan dituen lur horietan egin nahi dutena, 1.800 autorentzako aparkalekuarekin.

Koalizio subiranistako kideek bere egin dute Dendartean-ek (Gipuzkoako Merkataritza Elkarteen Elkartea) mozioan islatua zuen testuarekin. Bertan idatzita dago, Europan egindako azterlanetan jasota dagoela gisa horretako merkataritza zentroek sortzen duten lanaren bikoitza suntsitzen dutela, “gainera, enplegu prekarioa bultzatzen dute, eta lehia desleiala sustatzen dute, zentro horiek ez baitute gure lan akordioa aplikatzen, Estatuarena baizik”.

Testuinguru orokorretik, Lezokora begira jarri da EH Bildu. Eta Zaldunbordako egitasmoari begirako hiru eskaera egin dizkio gobernu taldeari. Honakoak dira, hitzez hitz:

  • “Bertako merkataritza, herriko denda eta komertzio txikiak, guztiok elkarrekin defenda ditzagun halako mega-proiektuen aurrean”.
  • “Hondarribiko Udalari Zaldunbordako outlet proiektua behin betiko bertan behera utz dezala eskatzea”.
  • “Euskaldendak-ek aurkeztu zuen mozioa osoko bilkuran eztabaida dadila”.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Gipuzkoa

Euskal Herria, Gipuzkoa

Errenteriak eta Hernanik elkarlana eta «jarduteko modu berriak» eskatu dituzte etxegabeen arazoari aurre egiteko

Euskal Herria, Gipuzkoa

Ehunka lagunek protesta egin dute Donostian, erosketa orgak eskuan

Euskal Herria, Gipuzkoa

Biriketako transplante baten zain dagoen Donostiako bizilagun bat, etxetik egotzia izateko zorian

Gipuzkoa, Euskal Herria

Tolosa eta Beasain lotzen dituen Renfeko tren zerbitzua etengo dute abuztuaren 29tik irailaren 1era

Euskal Herria, Gipuzkoa

Salmonellosi agerraldi batek 29 pertsonari kalte egin die Eibarren

Euskal Herria, Gipuzkoa

Pasaiako eta Lezoko alkateek «erantzunak eta neurriak» eskatu dituzte portuko sutearen harira

Euskal Herria, Gipuzkoa

Gizon bat atxilotu dute Irunen, prostituzio etxe batean emakume bati sexu erasoa egitea egotzita

Euskal Herria, Gipuzkoa

KASek salatu du Donostiako Udaltzaingoa «jazartzen» eta «zigorra ezartzen» ari zaiela ogitartekoak banatzen dituzten herritarrei

Euskal Herria, Gipuzkoa

Hondarribiko alarde baztertzailearen aldekoek utzi egin dute konponbiderako elkarrizketa prozesua

Euskal Herria, Gipuzkoa

GHKk espediente bat irekiko du Zubietako erraustegiko sutearen nondik norakoak argitzeko

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Nafarroa etorbidea 26, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.