Xabier Mendiaraz kiropraktiko eta fisioterapeutaren hitzaldia, Xenpelar Etxean
Hilaren 25ean izango da hitzaldia, asteartearekin, Xenpelar Etxean, eta 40 minutuko iraupena izango du.
Bizkarrezurrean bilatu gaixotasunaren zergatia goiburuarekin hitzaldia emango du Xabier Mendiaraz kiropraktiko eta fisioterapeutak. Adin guztietako herritarrei begirakoa da hitzaldia, eta doakoa. Mendizarazen ustez, gaur egun gaixotasun asko bizkarrezurreko desoreken ondorio dira eta hitzaldiaren bidez, gakoak emango ditu bizkarreko arazoak dituztenek, beren egoera hobetu dezaten.
Hilaren 25ean izango da hitzaldia, asteartearekin, Xenpelar Etxean, eta 40 minutuko iraupena izango du.