Bertsozaleek badute hitzordua
Andoni Egaña, Aitzol Pikabea, Egoitz Zelaia, eta Maddi Aiestaran bertsolariek hartuko dute parte.
Xenpelar Bertso Eskolak antolatzen duen ArkaHitzak zikloaren barruan, bihar bertso saioa egingo dute Arkaitza tabernan. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta Andoni Egaña, Aitzol Pikabea, Egoitz Zelaia, eta Maddi Aiestaran bertsolariek hartuko dute parte.
2018an jarri zuen martxan Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen barruko Xenpelar Bertso Eskolak ArkaHitzak egitasmoa eta hileko bigarren ostiraletan egiten dute saioa.