BPXport Elorsoro Kiroldegia eta OARSO BIDASOKO HITZAren arteko hitzarmena

Eremu termoludikoan lasaitzeko edo tratamendu osasuntsuak jasotzeko aukera inoiz baino gertuago.

BPXsport Elorsoro Kiroldegia.

OARSO BIDASOKO HITZAk eta oiartzungo BPXport Elorsoro Kiroldegiak kolaborazio hitzarmen bat egin dute.

Honi esker, martxotik aurrera, bai HITZAkideek bai HITZAren sare sozialetako jarraitzaileek BPXport enpresak kudeatzen duen eremu termoludikoaz disfrutatzeko aukera izango dute astero egingo diren sarreren zozketen bidez.

Odei Fraile, oiartzungo kiroldegiko gerentearen hitzetan, “eremu termoludikoen zerbitzua Oarsoaldeako eta Bidasoko biztanleei hurbildu nahi diegu, jendea termak probatzera animatuz, esperientzia ezberdin eta aldi berean eder bat izan dezaten”.

Eremu termoludikoez gehiago jakin nahi izanez gero sakatu hemen.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.