Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Oiartzunek bere burua elikagaiz hornitzeko potentzialtasuna du

Elikagaiak eta haren ekoizpena ardatz hartuta, diagnosia egin dute. Lehen sektorea, lurren erabilera eta lurren egokitasunarekin mapa osatu dute.

elikadura oiartzun diagnosia Herritar ugari hurbildu ziren atzo arratsaldeko aurkezpenera.
Erik Gartzia Egaña
Oiartzun
2020/02/13

Elikadurari eta lur ondareari balio estrategikoa emateko asmoz, Oiartzungo Udalak azterketa egitea eskatu zion Gaindegiari. Enkargua hartuta, Gislanekin indarrak batu dituzte, eta Oiartzunek elikagaiak sortzeko dituen aukerak eta arriskuak ikertu dituzte. Diagnosia atzo arratsaldean aurkeztu zuten.

Eneritz Arbelaitz Ingurumen zinegotziak hiru ardatzetan kokatu zuen atzo aurkeztutako diagnosia. Alde batetik, elikadura eta osasunaren arteko harremanean. Bestetik, elikagaiak ekoizteko iraunkortasunean. Eta azkenik, udalaren hirigintza antolamendua egiterakoan, elikagaiak ekoizteko lurrak kontuan hartzea.

Jakinarazi zuenez, antzeko diagnosiak egin dituzte Bizkaian, eta tresna oso garrantzitsua dela iritzita, sozializatu nahi izan dute.

Imanol Esnaola Gaindegiako kideak ikuspegi soziologikoa partekatu zuen. Esan zuenez, Euskal Herrian lurra oso artifizializatuta dago, batez ere landagarrienak direnak. “Hirigintzan ez dira kontuan hartzen elikagaientzako lurrak. Kontuan hartzen ez badira, ezin zaie ondorengoei ondare gisa utzi”, ohartarazi zuen.

Bere esanetan, lurra ondarea da, eta garrantzia estrategikoa dauka elikagaiak urrutitik ekartzeko beharrik ez izateko. Gabezia bat dago, baina: “Euskal Herri hezean goldea sartzeko moduko lur gutxi dago”.

63 langile lehen sektorean
Gaindegia elkarte txikia izanda, Gislanekin batu behar izan ditu indarrak. Julen Landa teknikaria aritu da ikerketa lanetan, eta hiru zatitan xehatu dutela iragarri zuen: Oiartzungo lehen sektorearen azterketa, lehenik; lurren erabilera zein den, ondoren; eta lurren egokitasuna neurtu eta katalogatu, azkenik. Horrekin guztiarekin bisore bat —mapa interaktibo bat— osatu dute, Oiartzungo lursail guztiekin.

Baratzegintzarako, frutagintzarako eta abeltzaintzarako duten potentzialitatearen bidez sailkatu dituzte, hainbat faktore kontuan hartuta: lursailen erabilera; iturburuetara distantzia; errepideetara distantzia; malda eta orientazioa. Balore horiek guztiak ponderatu, eta kolore bat eman diete, berde argienetik hasi eta gorri iluneraino (optimotik okerreneraino).

Baratzegintzarako lur onenak eremu periurbanoan daude, arriskuan

Horrez gain, lur bakoitzak dituen berezitasunak —izango balitu— erantsi dizkiote: basoa izatea, nekazaritza eta basoen plan sektorialean egotea; Natura 2000 Sarekoa; ondare izendapena duen; edo lur publikoa den.
Lehen sektoreak,baina, ez du garai bateko indarrik. 63 langile daude Oiartzunen, eta ekonomian duen pisua ez da %1era iristen. Gainera, nekazal erregimenean 11 oiartzuar daude afiliatuta eta horrek nekazari lanaren behin-behinekotasuna adierazten duela.

Oiartzunen 6.500 tona inguru elikagai kontsumitzen dira urtean; azken urteetan egonkor mantendu da zifra hori. Janarian gastatzen den diru kopuruak gora egin du, ordea: 18 milioi eurora igo da. Hor diru iturri «interesgarri» bat dagoela uste du Landak.

Lurren egokitasunari dagokionez, Landak jardueraz jarduera aletu zituen. Baratzegintzan, 43 hektarea dira jarduera horretarako lur optimoak, eta 1.500 inguru egongo lirateke koxka bat beherago. Frutagintzarako, berriz, 83 dira optimoak, eta 1.500 oso onak. Abeltzaintzarako hektarea onak askoz gehiago dira: 2.292 hektarea dira oso egokiak.

Baratzegintza eta frutagintza eremu onenek duten arrisku handiena da eremu periurbanoan daudela, eraikitako tokietatik oso gertu. Horiek zaintzea beharrezkotzat jo zuten. Izan ere, Oiartzungo biztanleria kontuan hartuta, autohornikuntzarako honakoak dira beharko liratekeen hektarea kopuruak: baratzegintzarako, 77; frutagintzarako, 87; eta abeltzaintzarako, 271. Oiartzunek soberan ditu lursailak, beraz.

Potentzialtasun handia
Hektarea kopuru horiek bermatze aldera, Landak iradoki zuen lurren artifizializazioari galga jarri behar zaiola. Hala ere, pozik dago Oiartzunek duen lur aukerekin, eta horiek aintzatetsi behar direla. Horretarako estrategia sistemikoak eskatu zituen.

elikadura oiartzun diagnosia

Julen Landa, Gislango teknikaria.

Datuak mahai gainean jarri ondoren, Esnaolak hartu zuen berriro hitza. Adierazi zuenez, diagnosi osoa, beste hainbat balorerekin —arkeologia, Natura 2000 Sarea…— udalaren eskuetan dago, eta herritarrek mapa  Interneten kontsulta dezakete. Nabarmendu zuen udal gutxik dutela horrelako datu basea (lehenengoa da Gipuzkoan).

Bere burua hornitzeko gaitasunaz gain, Oiartzunek Baiona- Tolosa ardatzean duen kokalekua aprobetxa dezakeela aholkatu zuen Esnaolak. Udalaren Lurbizi egitasmoa, Elika kooperatiba edo Labore Oarso egitasmoen ezaugarrien indarra nabarmendu zuen.

Esnaola penatu zen sistemaren egituraketak ez duelako laguntzen. Ikastetxeetako jangelak bertan kontsumitutako produktuei irtenbidea emateko toki egokiak direla uste du, baita festetako bazkariak ere.

«Kontsumoa igoko balitz, produkzioa bera ere igoko litzateke», ebatzi zuen. Horretarako elkarlanaren beharra azaleratu zuen, eta aurrera eramateko osagaiak eman zituen: dirua, ahalegina eta adostasuna.
Oiartzunen kontzientzia badagoela ziurtatu zuen Esnaolak, eta industria ez dela izango duela hamarkada batzuk bezain indartsua. «Oiartzunen errenta eta formazio maila altuak daude; badaude faktoreak bertako produktuak kontsumitzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.