Indarrean sartu da Pasaiako irisgarritasun plan berria
Behin betirako onartu du Pasaiako Udalbatzak. Elkartu taldeak aurkeztutako erreklamazioak ezeztatu ditu udalak.
Pasaiako Udalak jakinarazi du irisgarritasun plan berria indarrean sartu dela. Urtarrilaren 28ko osoko bilkuran onartu zen plan berria, Pasaia udalerri erosoagoa izan dadin, mugikortasun arazoak dituzten pertsonentzat. Planak pertsonen bizitza kalitatea, berdintasuna eta gizarte kohesioa hobetzea du helburu.
Ingartek Consulting enpresak erredaktatutako planak, lau esparruetan izango du eragina; bide publikoetan, udal eraikinetan, garraioan eta komunikazio arloan. Udalak bestalde, ezeztatu ditu Elkartu, Gipuzkoako Desgaitasun Fisikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak aurkeztutako erreklamazioak.