Pala Egokituko txapela, Iraitz Huegunentzat
Legazpin jokatu zuten txapelketaren bigarren jardunaldia joan den larunbatean, giro bikainarekin. Aniztasun funtzionala duten 19 eta 40 urte arteko hamabost kirolarik hartu dute parte.
Mindara Elkarteko Iraitz Huegun pilotariak irabazi du aniztasun funtzionala duten kirolariei zuzendutako Paleta Egokituko X. Gipuzkoako Txapelketa. Zarautz taldeko Joseba Altuna izan da bigarrena.
Legazpin jokatu zuten txapelketaren bigarren jardunaldia joan den larunbatean, giro bikainarekin. Aniztasun funtzionala duten 19 eta 40 urte arteko hamabost kirolarik hartu dute parte txapelketan, lau emakumek eta 11 gizonek, eta horietatik zortzi Errenteria-Oreretako Mindara Elkarteko kirolariak dira.
Parte hartu duten kirolariak
- Jurdan Arakistain (Mindara)
- Joseba Altuna (Zarautz)
- Iraitz Huegun (Mindara)
- Lander Ortega (Mindara)
- Eneko Sagarmendi (Mindara)
- Aritz Lertxundi (Zarautz)
- Iñaki Divasson (Zarautz)
- Xabier Olaziregi (Zarautz)
- Xabier Villar (Zarautz)
- Lorea Iribar (Zarautz)
- Sheila Cueto (Mindara)
- Ibai Castilla (Mindara)
- Mariaje Garcia (Mindara)
- Xabier Arizkorreta (Independente)
- Leire Esnal (Mindara)