Trakzio mekanikoko ibilgailuen zerga ordaintzeko epea astelehenean zabalduko dute
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean zabalduko du udalak (hilak 17) eta apirilaren 7an amaituko da.
Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko aurtengo zerga ordaintzeko borondatezko epea astelehenean zabalduko du udalak (hilak 17) eta apirilaren 7an amaituko da. Helbideratuta dauden erreziboak beti bezala, epearen azken egunean kobratuko dituzte. Epe hori amaituta, premiamendu bidezko derrigorrezko jardunbideari ekingo dio udalak, eta ordaindu ez diren kuotak dagokien gainordainarekin kobratuko dira.
Ordainketak Zu! zerbitzuan egin ditzakete zergadunek asteazken eta ostiraletan 07:30etik 15:00etara, eta astearte eta ostegunetan 07:30etik 19:00etara, edo edozein entitate laguntzailean, goian aipatutako epea amaitu bitartean.