Euskaraldia antolatzeko Herri batzordea osatzeko bilera, asteazkenean
Bilera hilaren 19an izango da, 18:30ean, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan.
Jendetza bildu zen Euskaraldiaren aurkezpen ekitaldira joan den otsaila hasieran. Euskaraldia antolatzeko ardura izango duen herri batzordea osatzeko lehen batzarra egingo dute asteazkenean, hilak 19. Bilera 18:30ean izango da Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan, eta parte hartzera deitu dituzte herritar guztiak.
