
Ihoteak hasi dira ofizialki. Auzoetako koloredun bandera jarri dute udaletxean, eta festa giroa nagusituko da igandera arte.

Bere ibilbide profesional osoa ontzigintzan eman du Esteban Gozategik, azken urteak, Albaolan. Hilaren 28an hartuko du erretiroa.

Bilera hilaren 19an izango da, 18:30ean, Lau Haizetara Euskaltzaleon Topagunearen egoitzan.

Eguzki talde ekologistak txalotu egin du erabaki hori, baita udala zoriondu ere, "ibaiaren konektibitate ekologiko hobea ahalbidetzeko eta Natura 2000 sareko kokagune honetan izokina berreskuratzeko apustua egin duelako".

Hilaren 20tik 25era ospatuko dira aurten inauteriak. Egitarau osoa eskuragarri da jada Lezoko Udalaren app-ean.

Arratsaldean hasiko dira ihoteak, baina Elizalde Herri Eskolako ikasleek jantzi dute zakua. Sorgin bila atera dira Oiartzungo kaskotik.

Zabalik eta erabilgarri dago gaurtik Ondartxoko pantalana herritar guztientzat. Bernar Lemos Auzoetako eta Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak, Maite Gartzia Kirol zinegotziak, Hibaika Arraun Elkarteko ordezkariek eta Iztieta-Ondartxoko Auzo elkarteko ordezkariek hartu dute parte pantalanaren irekiera ekitaldian.

Sendagile bezain ekintzaile da Paulin oiartzuarra, eta besteak beste, Mundubat Fundazioarekin kolaboratzen du, batez ere, Tindufeko errefuxiatuen guneetan. Lankidetzari elkartasunetik ekiteko garrantziaz hitz egiten aritu da HITZArekin.

Lankidetzaren argi-ilunak izango dituzte hizpide Donibaneko liburutegian Justizia Sozialaren Nazioarteko Egunean. Eztabaidarako topagune izan nahi dute aurten Pasaiako liburutegiek.

Gaur hasi eta igandera bitartean ospatuko dituzte ihoteak, Oiartzunen. Ihote Taldeak hilabeteak daramatza prestaketa lanetan.

Larunbat honetako jardunaldiko ordutegiak eskuragarri daude.

Gaurtik igandera arte daude partidak Plazeta futbol zelaian eta Bekoerrota kiroldegian. Etxetik kanpora ere badira lehiak.

Bi saskibaloi taldeek etxean jokatuko dute bihar arratsaldean. Emakumeen bi talde nagusiek atsedena izango dute datorren asteburu honetan.

Euskal zinemagintza zertan den ezagutuko dute Oarsoaldeko euskaltegietako ikasleek, Oarsoaldeko Euskara Batzordearen Mintzagun egitasmoko tailerren harira.

Antxoko Auzo Elkartea gaur aurkeztuko dute. Antxotarren kezka, nahi eta itxaropenak bideratzeko elkartea dela adierazi dute bultzatzaileek.