Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

Haien itzalpean jarraitu nahi dute

Lezoko Udalak 26 platanondo kimatu eta lau metro eta erdira murrizteko asmoa zuen.Txosten teknikoek kimaketa ez dela beharrezkoa diote, eta bertan behera uzteko eskatu du Zuhaitzen Lagunak taldeak.

Euskal Herria plazako platanondoak.
Ikerne Zarate Gartziarena
Lezo
2020/02/14

Zuhaitzak daude gatazkaren oinarrian. Udalak agindu zuen Euskal Herri plazako eta Elias Salaberria hiribideko 26 platanondo handi kimatzea, egun duten hamabost metro inguruko garaiera lau metro eta erdira murriztea. Ez omen dagoela horretarako inongo arrazoirik dio Zuhaitzen Lagunak taldeak, eta bere hitz horiek udal ingurumen teknikariaren, Lezoko lorezaintza lanak egiten dituen enpresaren teknikariaren eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren errepideen mantentze arduradunaren txostenekin defendatu ditu; guztiek, ez dagoela kimaketa egiteko arrazoirik diote, osasuntsu baitaude zuhaitz denak, eta ez baitute inongo arriskurik suposatzen.

Kimaketa horrekin onurak beharrean kalteak jasoko dituztela lehenik zuhaitzek eta bigarrenik lezoarrek diote Zuhaitzen Lagunak taldearen bueltan bildutakoek. Udalak, berriz, herritar batzuen eskaerari erantzuteko hartutako neurria dela dio. Momentuz, 26 platanondoak kimatzeko erabakia atzeratu egin du, «txostenak ikusita gaia aztertu» behar duela argudiatuta. Jose Angel Sanchez Ingurumen zinegotziak azaldu duenez, beste azterketa bat eskatu diote lorezaintza mantenua egiten duen enpresari.
Lezoko EH Bilduk, bere aldetik, gaian posizio garbia hartu du: koalizioak uste du kimaketak ez direla beharrezkoak, «diru xahuketa dira».

Ekiditeko protestak

Zuhaitzen Lagunak taldekoen protestak ere izango zuen erabakian eraginik. Duela bi aste kimaketa lanak hasi behar zituztenean zuhaitzetara igo ziren talde horretako bi kide, «zuhaitzentzat errespetua» eskatzeko eta kimaketa ekiditeko. Kimaketa ekidin zuten, baina Ertzaintzak identifikatu egin zituen eta ez dakite hortik zer etor daitekeen. Joan den ostiralean, gainera, 65 lagun bildu ziren Gurutze Santuaren plazan zuhaitzentzat, eta ingurumenarentzat, oro har, errespetua eskatzeko.

Eskatutako txosten berriaren esperoan daudela azaldu dio Hitza-ri Sanchezek, «neurriren bat hartu beharko dugu arriskuren bat duten edota bidegorriaren zoruari eragin dioten zuhaitzen kasuan, hura altxa eta arriskutsu utzi baitute. Kimaketaren erabakiaren atzean, hainbat bizilagunen kezka dago; zuhaitzak oso handi ikusten dituzte, eta adarrek eta hostajeak soinua egiten dutela diote».

Adituen txostenek zuhaizti horien egoera ona dela esan dutela aitortu du Ingurumen zinegotziak, «batzuen gainean eragin egin behar duela esan dute, aldiz. Oso gutxi dira, Euskal Herria plazan bi izango dira. Txostena zuhaitzen

osasun egoera aztertzera mugatu da, baina beste kontu batzuk ere hartu behar dira aintzat, ea arriskua suposatzen duten adibidez». Herrian dagoen zuhaiztia mantendu beharra defendatu du zinegotziak, «uste dut gaizki ulertu dela; ez da zerbait masiboa egingo, arriskua dagoenetan eragingo da».
Masiboa ez dela izango esan du Sanchezek, baina udalaren asmoa hori zela erakusten duen agiria esku artean duela hitz egin du Hitza-rekin Josu Pikabeak, Zuhaitzen Lagunak taldekoa. Kimaketa egin behar zuen enpresaren agiri bat du, eta bertan zehaztuta azaltzen da Euskal Herria plazako 22 platanondo lau metro eta erdira moztu behar dituztela, eta beste bat burugabetu behar dutela. BEZa gehitu gabe ia 13.000 eurokoa da lan horren kostua. Elias Salaberria hiribidean dauden beste lau platanondo handiekin gauza bera egiteko asmoa zuela udalak salatu du Pikabeak: «Egun zuhaitza horiek hamabost-hogei metro inguru dituzte, eta herriarentzat eta Lezorentzat onuragarriak diren hainbat funtzio betetzen dituzte. Zuhaitz horien hostoek CO2 partikula kopuru handia xurgatzen dute trafiko handiko bi errepide ditugun puntuan, bata Donibanekoa, eta bestea, Gaintxurizketakoa».

Kutsadura iturri ugari

Egunero auto eta kamioi ugari pasatzen dira bi errepide horietatik, eta Euskal Herria plaza herriko haurren bilgune nagusietako bat da, parkea dago. Kutsadura xurgatzeaz gain, zuhaitz horiek babes pantaila egiten dutela parkea eta errepidearen artean gaineratu du. Kaia ere bertan dute, eta hura ere kutsadura iturri garrantzitsua da. Bestelako onurak ere aipatu ditu, halaber, Pikabeak, «itzala eta freskura izugarria eskaintzen digute zuhaitz horiek gero eta beroagoak diren udetan. Zuhaitz horiek lau metro eta erdira moztuta, gainera, inpaktu paisajistikoa latza litzateke. Dirutza da beharrezkoa ez den kimaketa bat egitea: zuhaitzen egoerak okerrera egingo du, eta aurrerantzean urtero eskatuko du kimaketa. Orain dauden moduan, hobeto jasaten dituzte haizeteak».

Orain 30 urte heldu ziren Euskal Herria plazako 22 platanondoak bertara; beste batzuk ere izan ziren, orube industriala izanik udalak eskuratu eta parkea egitea erabaki zuenean. Baina aurrerago, plaza horren azpiko aparkaleku estalia egiteko moztu zituzten jarritako erdiak, Pikabeak esan duenez: «Utzitako berdegune txiki horietan landatzen izan ginen ereinotzak, lizar batzuk, haritzak… bizilagunak aritu ginen horretan. Daukaguna zaindu behar dugu, mantendu, gure bizi kalitatea nabarmen hobetzen dutelako». Zuhaiztiak herri ondarea direla dio Pikabeak, «herrian ditugun zuhaiztien %80 auzolanean aldatutakoak dira. Herriaren ondarea da, beraz, eta ez garaian-garaian dagoen alkate edo zinegotziarena. Erabakiak, gainera, herritarrek jakin gabe hartzen dituzte».



Lezoko zuhaiztien %80 herritarrek auzolanean aldatutakoak dira

 

Orain urtebete sortu zuten hainbat lezoarrek Zuhaitzen Lagunak taldea: «Lezoko Udalak zeraman ingurumen politikarekin kezkatuta ginen. Kimaketekin ari dira orain, baino azken urteetan heskai guztiak kentzen hasi zen, mantenua behar dutela eta gastuak murrizte aldera. Heskai horiek funtzioa dute, zarata gutxitzen dute, kutsadurari aurre egiten diete, berdegunea eta fauna ere babesten dute; funtzio estetikoa dute, baina baita ekologikoa ere. Erabat kontraesankorra da setoak kentzea gastuak murrizteko, eta gastu ikaragarria sortzea beharrezkoak ez diren kimaketekin. Azken urteetan ere zuhaitzak kendu dituzte, Ijurkon, Elias Salaberrian edota igogailuko lanak egiteko… kendu bai, baina zuhaitz berririk ez dute aldatu, ez dute ezer egiten konpentsatzeko».

Erabakiaren zain

Taldearen hausnarketa eta eskaerak kontuan hartzeko eskatu zioten udalari orduan, baita orain ere, «ez digu kasu handirik egin». Zuhaitzena kontu bat da, baina ez bakarra: «Oro har udaletik tratamendu txarra ematen ari zaizkio ingurumenari. Zuhaitzak ditugu, kaiaren arazoa dugu, plataforma logistikoaren proiektua dugu… azken horretan hektarea pila galduko lirateke, baserri lurrak, zuhaizti, zelai, erreka, eta ekosistema oso bat. Hausnarketa sustatu nahi dugu ingurumena diru iturri gisa ikusten duen politika modu honen gainean».
Udalak zer erabakiko duen jakiteko zain dira, baina zalantza dute ez ote den bere asmoak aurrera eramateko txostena izenpetuko dion norbaiten bila, «adi izango gara herriko ondarea defendatzeko».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.