Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Jaiak

Trapujalek festa giroz beteko ditu Lezoko Inauteriak

Hilaren 20tik 25era ospatuko dira aurten inauteriak. Egitarau osoa eskuragarri da jada Lezoko Udalaren app-ean.

Otsailaren 20tik 25era ospatuko dira aurten Lezoko inauteriak.
Lezo
2020/02/14

Gaur goizean aurkeztu dituzte aurtengo Lezoko inauteriak, herriak dituen jai garrantzitsuenetakoak. “Aurtengo protagonista ere, nola ez, Trapujale da” adierazi du Jesus Maria Martiarena alkateak. Egitarau oparoa prestatu dute udalak eta Lezoko Jai Batzordeak elkarlanean, hilaren 20tik 25era iraungo duten inauterientzat. Ostegunean, Trapujale Martizkone baserritik jaisten den unetik, eta asteartera bitarte, adin eta gustu guztietarako ekintzak antolatuko dituzte Lezon. Iaz bezala, inauteriek iraun bitartean, koloretako banderolak balkoietatik zintzilikatzera deitu dituzte lezoarrak.

Aldaketa pare bat iragarri ditu Lezoko Udaleko Kultura zinegotzi Ion Pombarrek. Garrantzitsuenak, ostiraleko afari herrikoiari eragingo dio, “afaria ordez, bazkaria izango da eta larunbatean egingo da, 15:00etan” esan du Pombarrek. Horrez gain, igandean bazkari autogestionatua antolatuko dute lehen aldiz, 14:30etan. Bi otorduak Bekoerrota kiroldegiko frontoian egingo dira. Egitarau osoa Lezoko Udaleko app-an eskuragarri dagoela oroitarazi du zinegotziak. Bide horrez gain, udaleko webgunean ere jarri dute egitaraua eta etxez etxe ere banatuko dituzte.

1990era egin dute atzera salto antolatzaileek, “Mikel Susperregi eta Lander Zurutuzak duela 30 urte argitaratutako  komikiaren portada berreskuratu da, egitarauaren irudi gisa” esan du Pombarrek. Lezoko Udalak esker ona adierazi dio Trapujale Taldeari, haien lanaren bitartez, Lezok inauteri propioak izatea bermatu delako. “Harro egoteko moduko da”, udalaren iritziz.

Lezoko inauterien egitarau osoa, jarraian dagoen zerrendan.

Otsailak 20, osteguna (Ostegunzuri)

  • 16:00: Trapujaleri harrera Lezo Herria Eskolan.
  • 19:30: Trapujale Martizkone baserritik jaitsiko da Gurutze Santuaren plazara, Alde Zaharreko joaldunekin eta Tomas Garbizu Musika Eskolako musikariekin batera. Plazara iristean pregoia irakurriko dute.
  • 20:00: ‘Trapujale’ oroigarri bereziaren banaketa. Aurten Lander Zurutuzak eta Mikel Susperregik jasoko dute.

Otsailak 21, ostirala (Ostiralori)

  • 09:30: Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek kalejira egingo dute herriko kaleetan zehar.
  • 10:30: Lezo Herri Eskolako eta Instituko ikasleek Garraioak ikuskizuna eskainiko dute Bekoerrota kiroldegian.
  • 11:00: Pasaia Lezo Lizeoko Trapujale Festa egingo dute Gurutze Santuaren plazan. Euria egingo balu Karlos Saldise plazara eramango lukete festa. Jarraian, Trapu Jolasak.
  • 17:30: Sorgin Dantza eta Zirikuen kalejira egingo da Murixkaren lokaletik abiatuta Gurutze Santuaren plazara.
  • 18:00: Lezoko Euskal Dantzazaleen desfilea Bekoerrota kiroldegitik abiatuta.
  • 19:30: XVI. mendeko sorgin dantza ikuskizuna Gurutze Santuaren plazan.
  • 20:00: Kartelada.

Otsailak 22, larunbata (Larunbatgorri)

  • 15:00: Bazkari herrikoia Koldobike Gezala pilotalekuan (Bekoerrota kiroldegia). Jarraian karaokea.
  • 17:00: Kalejira Peru musikariarekin batera, Lopenetik Gurutze Santuaren plazara. Ondoren txokolatea banatuko da. Euria egingo balu, Karlos Saldise plazara eramango lukete ekintza.
  • 21:00: Andoni Oilokiegiren musika emanaldia Txerrimuñon.

Otsailak 23, igandea (Igandeubel)

  • 12:00: Kalejira Murixkatik Gurutze Santuaren plazara. Jarraian dantza emanaldia eskainiko da.
  • 14:30: Bazkari herrikoi eta autogestionatua Koldobike Gezala pilotalekuan (Bekoerrota kiroldegia). Ondoren desfilea eta DJ Txankletaren emanaldia 20:00ak arte.

Otsailak 24, astelehena (Astelehenarre)

  • 11:00: Marinazkane ipuinaren kontaketa dramatizatua, Gezala Auditoriumean Mikel Susperregi eta Patxi Aldairen eskutik.
  • 16:00: Haurren mozorro lehiaketa Karlos Saldise plazan.

Otsailak 25, asteartea (Asteartebeltz)

  • 15:15: Lezo Herri Eskolako ikasleek epaiketa txikia antzeztuko dute eskolako jolastoki estalian. Jarraian txokolatada.
  • 19:00: Trapujaleren epaiketa Gurutze Santuaren plazan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.