Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Zabalik da Ondartxoko pantalana

Zabalik eta erabilgarri dago gaurtik Ondartxoko pantalana herritar guztientzat. Bernar Lemos Auzoetako eta Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak, Maite Gartzia Kirol zinegotziak, Hibaika Arraun Elkarteko ordezkariek eta Iztieta-Ondartxoko Auzo elkarteko ordezkariek hartu dute parte pantalanaren irekiera ekitaldian.

Herritar guztientzat zabalik da Iztieta-Ondartxoko ontziralekua.
Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2020/02/14

Zabalik eta erabilgarri dago gaurtik Ondartxoko pantalana herritar guztientzat. Bernar Lemos Auzoetako eta Hiri Mantenu Azpisaileko zinegotziak, Maite Gartzia Kirol zinegotziak, Hibaika Arraun Elkarteko ordezkariek eta Iztieta-Ondartxoko Auzo elkarteko ordezkariek hartu dute parte pantalanaren irekiera ekitaldian. Aspalditik zetorren eskaera bati erantzun dio udalak pantalanarekin, izan ere, Hibaika Arraun Elkarteak behin baino gehiagotan zuen eskatua traineruak ibaian egoki uretaratzeko aukera izan zezaten. Hibaika elkartea eta bertan ari diren arraunlariak pozik, baina herritarrek ere badute pozik izateko arrazoirik, baita auzotarrek ere, erabilera publikoa izango duelako pantalanak, eta hori nabarmendu du Lemosek, “herritar guztiei irekita dagoen sarbidea du pantalanak, babestua, baina uneoro zabalik izango dena. Uretako kirol jardueretarako, auzoari eta herriari irekia dago, erabilera guztiz publikoa da”.

Pantalanarekin, gainera, Oiartzun Ibaia berreskuratu eta hara hurbiltzeko urrats bat aurrera egin dutela nabarmendu du Lemosek, “baita herriko espazio hau berreskuratzeko edo berritzeko asmoan. Duela gutxira arte espazio hau irteerarik gabeko kale bat izan da, pixkanaka eta egiten ari diren ekintzekin beste espazio mota bat sortzen ari da bertan”. Ez du zehaztasun gehiagorik eman, baina pantalana ez dela izango Ondartxon udalak egingo duen azken jarduketa aurreratu du zinegotziak.

Ontziralekua zabalik dago gaurtik, herritar guztientzat.

Aurretik zegoen hormigoizko malda ez zela egokia ibaiko kirol jarduerak egiteko nabarmendu du Gartziak, “horregatik Hibaikak arrapala egokiagoa sortzeko eskatu zuen”. Eskaera onartuta, egi bihurtu da, azkenean, eskaera hori eta plataforma berria erabilgarri dago jada. Ontziralekuaren gaineko datuak eman ditu Gartziak gaurko agerraldian: “3,5 metro zabal den jaitsiera pasabidea du pantalanak. Zabalerak pantalanera sartzeko aukera ematen du 12 metro luze eta 1,72 metro zabal diren traineruen kasuan ere. Ontziralekua bera, 20 metro luze eta 5,5 metro zabal da, eta baldintza ezin hobeak eskaintzen ditu ontziak uretaratzeko. Pantalanari, gainera, angeluko buru bat jarri zaio, deflektore gisa joka dezan ibaiak ekar ditzakeen flotatzaileen aurrean, eta era berean,  beste ontzi batzuk behin behinean atrakatzea ahalbidetzen du”.

Hiru hilabete iraun dute lanek, eta 203.553 euroko inbertsioa egin du udalak ontziralekua jartzeko.

Ontziralekua jarrita, hondakinak kenduko dituzte ibaian Ondartxo pare horretan, “erabaki da Hibaika eta udalaren artean lan horiek maiatzetik aurrera egitea. Orduan uraren maila jaitsi egiten da eta sakonago egin daiteke, beraz, hondakinak ateratzeko lana.

Herritarrentzat, Errenteriarentzat egin dute ontziralekua eta hura egoki eta errespetuz erabiltzera ere deitu dute Lemosek eta Gartziak, “arduraz erabiltzeko deia egiten dugu bai ontziralekua, zein herrian dauden gainontzeko hiri altzariak”.

Pozik azaldu dira Gurekin auzo elkarteko kideak, “Zorionak Hibaikari azkenean arraunlariek ontziraleku eta arrapala egokia izango dutelako, baina zorionak ere auzotarrei eta herritarrei, denontzako delako, azkenean, pantalana. Udalari berriz, eskerrak eman behar dizkiogu, lana modu oso egokian egin duelako”.

Lemosek eta Gartziak Oiartzun ibaira hurbiltzera eta beren eskura jarri duten baliabide berria erabili eta gozatzera deitu dituzte herritarrak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.