Oiarperen asteburuko partiden emaitzak (2020-02-17)
Oiartzungo klubeko pilotariak protagonista izan dira hogei partidatan. Horietako hamabitan nagusitu dira Oiarpekoak.
Oiarpeko pilotariek hogei partidatan izan dute presentzia, eta horietako gehienetan —hamabitan— nagusitu dira.
Partida guztiak lehenengo eta bigarren faseetakoak dira, baina egon da besterik. Donostiako Pilotaren Txokoaren Txapelketan, Zabala eta Zalakainek aurrera egin zuten, 20 urtez azpiko kategorian, Larrañaga eta Agirre garaitu ondoren. Finalerdietan egongo dira.
Fase horretarako —Gaztetxoen Mailan— txartelik gabe geratu direnak Etxeberria eta Elola izan dira. 22-7 galdu zuten.
Partida guztien emaitzak ikusteko, egin klik esteka honetan.
