Zaharrak berri Oiartzungo kirol taldeentzako
Oiartzungo mutilen lehen taldeak ez du atean aurrean asmatu, areto futbolean arerioak menperatu dituzte eta saskibaloian, porrot eta garaipen bana.
Azken asteetako tendentzia jarraitzen ari dira Oiartzungo kirol taldeak. Mutilen futbol talde nagusiak lehenengo zati ia osoan Elgoibar setiatu zuen, baina ez zuten atea zulatzerik izan. Elgoibar 40. minutuan aurreratu zen, eta bigarren zatian handitu zuen aldea.
Areto futbolean, berriz, herriko bi taldeek 2020 urtea ona izaten ari dela berretsi zuten, nagusitasunez irabazi baitzuten. Eta saskibaloian, lehen taldeak galdu eta bigarrenak irabazi egin zuen.
FUTBOLA
Gizonen Erregional Ohorezko Maila
- Elgoibar – Oiartzun: 2-0.
Emakumeen Lehen Nazionala
- Oiartzungo Antiguokok martxoaren lehenengo asteburuan jokatuko du.
Gizonen Erregional Preferentea
- Axular — Oiartzun: 2-2.
Emakumeen Euskal Liga
- Oiartzun Intxaurdiren liga ez da asteburuan jokatuko.
Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.
- Euskalduna — Oiartzun Intxaurdi: 4-1.
ARETO FUTBOLA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Egintza KE Egarri Taberna — Oiartzun: 3-5.
Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila
- Miren Taberna OKE — Tecnun Ingeniaritza: 6-2.
SASKIBALOIA
Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — ZAST Zarautz: 41-49.
Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila
- Oiartzungo Saskilagunak — CONTUBI Oiarso: 52-29.
