Pixkol@bis antzerki taldearen '9-9-7' lana antzeztuko dute Trintxerpen
Bost emakume, 'Scape room' batean giltzapetuta geratuko dira. Umoreak Trintxerpeko Alkateordetza hartuko du hilaren 23an 19:00etatik aurrera.
Pixkol@bis antzerki taldeak 9-9-7 obra antzeztuko du hilaren 23an (igandea) Trintxerpeko Alkateordetzan. 19:00etan hasiko da antzerkia eta sarrerak 5 euroan izango dira salgai aretoaren leihatilan 18:00etatik aurrera.
Komedia izango da protagonista igandean. Elkarte bateko urtemuga ospatzen ari diren bost emakume, Scape room bateko azken gelan giltzapetuta geratuko dira, matxura baten ondorioz. Hasierako alaitasun eta umore ona, urduritasun eta ezinegon bihurtuko dira denborak aurrera egin ahala.