Euskal karaokea kantatuko dute Abaraxka Ibiltarian
Larunbat arratsaldean elkartuko dira, Abaraxka ludotekan. Mikrofonoa esku batetik bestera pasatuko dute, euskal kantak abesteko.
Abaraxka Ibiltariak musikarekin lotutako proposamena egin du datorren larunbaterako. Euskal abestiekin osatutako karaokea izango dute.
6 eta 12 urte arteko haurrei zuzendutako ekitaldia izango da. 16:30ean izango da, ludotekan.
