Posta bidez boza emateko zerbitzua eskainiko du PSEk Herriko Etxean
Martxoaren 26ra arte indarrean izango da zerbitzua, PSE-EEk Trintxerpen duen egoitzan.
Eusko Legebiltzarreko hauteskundeetan posta bidez bozkatzea ahalbidetuko du Pasaiako PSEk. Alderdiak Trintxerpen duen Herriko Etxean (Euskadi etorbidea 59) eskainiko dute zerbitzua martxoaren 26ra arte, astelehenetik ostiralera 10:00etatik 13:30etara eta 16:30etatik 20:00etara eta larunbatetan 10:00etatik 14:00etara. Zerbitzua, apirilaren 5ean bozkatzera joan ezin dutenei zuzenduta dago.