'Teloia', Liher taldearen single berria
'Hemen herensugeak daude' diskoaren lehen singlea da.
Liher taldearen azkena da, Teloia abestia, aurten publikatutako Hemen herensugeak daude diskoaren lehen singlea. Gaur bertan zabaldu du taldeak bideoklipa. Indartsua, Lide Hernando Pasai Donibanen bizi den abeslariaren ahotsari esker, eta rock kutsu nabarmenekoa.
2019an bukatu zuen Liherrek, Tenpluak erre bigarren diskoaren aurkezpen bira eta urte berriarekin batera, azken proiektuaren promozioan murgilduta daude.