Batzar orokorra deitu du La Armonia elkarteak martxoaren 1erako
Martxoaren 1ean (igandea) egingo du La Armonia elkarteak ohiko batzar orokorra, elkartean bertan. Bi deialdi izango ditu; lehena 10:00etan eta bigarren 10:30ean. Bazkideei parte hartzera dei egin diete, izan ere, azken urteetan batzar orokorrera doazen bazkideen kopuruak behera egin duela nabaritu dute. Aldaketa asko izan direla eta ahalik eta bazkide gehien joatean garrantzitsua iruditzen zaie arduradunei.