2020/2/21

bertsoaren harria

Koldo Izagirrek 'Bertsoaren harria' aurkeztuko du Oiartzunen

Idazle pasaitarrak hilaren 28an aurkeztuko du liburua, Oihana Iguaran eta Alaia Martin bertsolariak lagun dituela. Bertsolarien eskulturek oinarritutako narrazioak dira.

[Galeria] Erdialdean, 'dantza eta jauzi' Orereta Ikastolarekin

Orereta Ikastola kalera atera da gaur, inauterien ospakizunetan parte hartzera. Euskal inauteriekin blaitu dute herriaren erdialdea.

[Galeria] Bizarainekin, euskal inauteria Beraunen

Bizarain Ikastolako ikasleek Beraunen egin dute, arratsaldeko lehen orduan, inauterietako desfilea. Euskal inauteriak atera dituzte kalera.

Andaluzia etxera ekarri dute Donibaneko erretiratuek

Donibaneko helduenek badakite ongi pasatzen. Urtero legez dena emango dute inauterietan. Luisma Laboak eman die beste behin hasiera jaiei, umoretsu. Egun handia ordea, bihar izango dute.

haurtzaro inauteriak 2020

[Galeria] Haurtzarokoek Oiartzungo kaskoa koloreztatu dute

Inauterietako desfilea egin dute Haurtzaro Ikastolako ikasle eta irakasleek. Maila bakoitzak gai bat hartu du, eta horrekin mozorrotu dira.

«Albaolan erreleboa utzi dut, hori da pozgarriena»

Desagertzen ari zen sektore batean egin du bere ibilbide profesional osoa Esteban Gozategik, beti borrokan. Azken urteak San Pedroko Albaola Itsas Kultur Faktorian eman ondoren, hilaren 28an hartuko du erretiroa azken zurezko ontzigileak.

[Galeria] Koldo Mitxelenako ikasleek herria kolorez apaindu dute

Zientoka ikaslek Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatu dituzte, guraso eta irakasleak alboan zituztela.

[Bideoa eta galeria] Gurutze Santuaren plaza, Pasaia-Lezo Lizeoko zakuen topaleku

Pasaia-Lezo Lizeoko ikasleek Gurutze Santuaren plazan egin dute inauterietako emanaldia. Zakuz jantzita, alai dantzatu dira.

[Bideoa eta galeria] Garraio agentzia handi-handi bat Lezo Herri Eskolan eta Institutuan

Garraio sistema oso bat antolatu dute Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek gaur, inauterietako ostiralean. Kalean desfilea, Bekoerrotan ikuskizuna.

itxaso martin

[Kronika] Emakume ‘eroen’ erresistentzia

Buru gaixotasunak feminismotik begiratzen ari dira Oiartzunen. Itxaso Martinek frankismo garaian ingresatutakoen hainbat kasu partekatu ditu.

[Galeria] Egiluze ikastetxean, inauteri betean

Egiluze ikastetxean ere bai egun berezia izan da gaurkoa. Inauterien gozamenean murgildu dira ikasleak, orotariko mozorroekin.

plenoa oiartzun otsaila 2020

Herriko eragileekin hitzarmenak, plenoko puntu gehienetako gaiak

Otsailari dagokion ohiko udalbatzarra egingo dute asteazken arratsean. Hamahiru puntu izango ditu, gehienak hitzarmenei dagozkienak.

Eskola Feministaren bost tailerrekin iritsiko udaberria Emakumeen Etxera

Errenteriako Udalak martxoa eta ekainera bitarteko Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du.

marihuana errenteria

Bere ibilgailuan 192 marihuana landare zeramatzanean atxilotu dute

35 urteko gizon bat atxilotu dute Oiartzunen. Hurrengo egunean, Errenteria-Oreretako etxebizitza bat miatu eta 147 landare atzeman dituzte.

la armonia pasaia

[Galeria] Jolasean, Cristobal Gamon ikastetxean

Errenteria-Oreretako Cristobal Gamon ikastetxean ere inauteriei lotutako festa egin dute. Ikasleak jolasetako piezak izan dira.

oiartzun ke

Oiartzungo kirol taldeen asteburuko partidak (2020-02-21)

Inauteriak direla eta, hiru partida bakarrik jokatuko dituzte asteburuan. Horietako bat Karla Lekuonan izango da, eta beste bat, Elorsoron.

Gehiago