[Galeria] Koldo Mitxelenako ikasleek herria kolorez apaindu dute
Zientoka ikaslek Errenteria-Oreretako kaleak zeharkatu dituzte, guraso eta irakasleak alboan zituztela.
Koldo Mitxelena herri ikastetxeko ikasle eta irakasleek hasi dituzte inauteriak. Gaur goizean desfile erraldoia egin dute herriko kaleetan barrena, kolorez bete dituzte Errenteria-Oreretako txokoak. Jolas eta jostailuz mozorrotu dira aurtengoan. Pelotari kaletik abiatu dira (Koldo Mitxelena ikastetxetik) eta Galizia errotonda, Donostia kalea, Alabergako errotonda, Biteri kalea, Xenpelar kalea, Foru enparantza, Madalen kalea, Herriko enparantza, Zumardia eta Nafarroa etorbidea zeharkatu dituzte.
Ikusi goizeko desfilean HITZAk bildu dituen irudiak: