[Bideoa eta galeria] Garraio agentzia handi-handi bat Lezo Herri Eskolan eta Institutuan
Garraio sistema oso bat antolatu dute Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek gaur, inauterietako ostiralean. Kalean desfilea, Bekoerrotan ikuskizuna.
Gaur, ostiralori. Lezo Herri Eskolako eta Institutuko ikasleek kalean eta Bekoerrota kiroldegian garraio agentzia erraldoi bat antolatu dute.
Bidaiariak, turista despistatuak, plater hegalariak, txirrindulari ausartak, aireportuetako langileak, kruzeroetako marinelak, txangolariak… Garraioak zituzten gaitzat, eta joan-etorriak egiteko atmosfera ederra jarri dute ikasleek, eta irakasleek, lehenik Lezotik zehar egin duten desfilean eta ondoren Bekoerrota kiroldegian (bete-bete zegoen) sortutako ikuskizunean.
Jarraian daudenak, bertako bideoa eta hainbat argazki.