Eskola Feministaren bost tailerrekin iritsiko udaberria Emakumeen Etxera
Errenteriako Udalak martxoa eta ekainera bitarteko Eskola Feministaren programazioa aurkeztu du.
Urrian eman zitzaion hasiera Eskola Feministaren seigarren ikasturteari eta beti bezala, hainbat talde, ikastaro eta tailer antolatu dituzte bertan. Gaur aurkeztu du Errenteriako Udalak, martxoa eta ekaina bitarte, Eskola Feministak izango duen egitaraua. Bost tailer berri ekarriko ditu Eskola Feministak Emakumeen Etxera.
Lehena, Berdintasunetik maitatzea tailerra izango da. Maitasunaren inguruan barneratutako mito eta tranpak argitzea izango du helburu tailerrak, beste maitasun eredu batzuk definitzen hasteko, desioei forma emateko eta elkarri zaintzeko berdintasunezko espazioak sortuz. Martxoaren 11tik maiatzaren 27ra egingo da, asteazkenero, 15:00etatik 17:00etara, gazteleraz.
Martxoaren 13ko arratsalderako tailer berezi zein erakargarria prestatu dute. Irrintzi tailerra egingo da, parte hartzen dutenek beste emakume batzuei ere irrintzi egiten irakatsi ahal izateko. 18:00etan 20:30tara izango da, euskaraz.
Sexu jostailuak eta haren atzea dagoen negozioa izango dituzte hizpide, ikuspegi kritiko eta feministatik. Tuppersex subertsiboa: feminismoa, kontsumo arduratsua eta plazerrak tailerra. Desmontando a la Pili emakume profesionalen kooperatibaren kideak izango dira irakasleak. Sexua hainbat esparruetatik jorratzen dute haiek, denda erotikoa eta tuppersex, sexu hezkuntza eta aholkularitza zein terapia sexologikoa. Apirilaren 25ean (larunbata) egingo da, 10:30etatik 13:00etara eta gazteleraz.
Laugarren tailerra Etxerako oinarrizko brikolaje-tailerra izango da, etxeko bizitzan autonomia indartzeko asmoz. Maiatzaren 9an (larunbata) egingo da 10:30etatik 13:00etara eta 15:00etatik 17:30etara.
Autodefentsa feminista tailerrak itxiko du tailer berrien zikloa Eskola Feministan. Hiru helburu nagusi izango ditu: erasoak identifikatzen ikastea eta indarkeriaren eraikuntza aztertzea. Egunerokotasunean ematen diren eraso egoerei aurre egiteko mekanismoak bilatzea, eta emakumeen gaitasunez jabetzeko espazio bat sortzea baldintza berdintasuna eragozten dituen indarkeria motarekin. Tailerra gaztelaniaz izango da bi egunetan banatu dute; maiatzaren 15ean (ostirala) 16:30etatik 20:30etara eta maiatzaren 16an (larunbata) 9:30etatik 13:30etara eta 15:30etatik 19:30etara.
Emakumeen Etxea gainera, jakinarazi du dagoeneko hasiak diren hiru ikastaroetan izena emateko aukera dagoela, plazak ez baitira bete. Honako tailer hauek dira; Norberak bere gela: curriculum ezkutuak, indarkeriarik gabeko bizitzaren aldeko emakumeen gunea eta emakume zaintzaileentzako topagunea.
Izena emateko ala informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan Emakumearen Etxearekin, egoitzan bertan (Txirrita Parkea, zk.g) edo telefonoz, 943 449 630 zenbakira deituta.