[Galeria] Sekulako giroa Lezoko inauterien herri bazkarian
Ehunka gazte bildu dira Koldobike Gezala pilotalekuan inauterien hirugarren egunean. 'Lezoa Rock' izan da aukeratutako gaia eta argi geratu da martxa ez zaiela falta.
Afaria zena bazkari bihurtu bada ere, giroa beti bezain ona izan da. Orduotan ehunka gazte lepo betetzen ari dira Lezoko Koldobike Gezala pilotalekua, gaur herri bazkaria baitute. Lezoa Rock da aurten aukeratu duten gaia eta ondorioz musikari lotutako mozorroak dira gehienek aukeratu dituztenak. Bada non aukeratu; Elvis Presley, Gospel abeslariak ala Conchita Wurst. Beste batzuek, gaiari jaramonik ez, eta nahieran mozorrotu dira. Argazkilariz jantzi direnak behintzat, hori egin dute.
HITZA Gezala pilotalekuan izan da, honako irudi galeria sortzeko.