Pasaiako Dantza Festibala ekainean itzuliko da
Bigarren edizioak aurrera egingo duela ziurtatu dute festibalaren antolatzaileek. Ekainaren 11tik 14ra egingo da, berriz ere Antxon.
Pasaiako Dantza Festibalak bigarren edizioa izango du, ekainaren 11tik 14ra egingo da. Hasieran iragarrita bazegoen ere festibala barrutiz-barruti egingo zela, Antxok hartuko du berriz ere dantza jaialdia.
Iaz izan zuen Pasaiako Dantza Festibalak bere estreinaldia herritarren aurrean eta antolatzaileek balorazio oso ona egin dute. 3000 lagundik gora joan ziren Antxora, 14 ekintza antolatu ziren eta guztira 10 ordutik gorako dantza saioak eskaini zituen festibalak, doan.
Aurten bide beretik jarraitzeko asmoa dute. Bigarren edizioa bermatuta, datozen hilabeteetan egitarauaren berri emango dute antolatzaileek.