Hasi dira arrapala berrien obrak Lurdes Txikin eta Jose Joakin Otaegi plazan
Ostiraletik abian dira obrak. Gaur egungo hesi arkitektonikoak saihestuz, bi guneen irisgarritasuna hobetu nahi dute.
Ostiralean hasi ziren Lurdes Txiki kaleko etxebizitzen eta Jose Joakin Otaegi plazako ikastetxearen irisgarritasuna hobetzeko obrak. Arrapala berriak, Lurdes Txikiko 11. zenbakia eta San Roke kaleko 1. zenbakiaren artean egingo dira.
Obrek iraun bitartean, etxebizitzetarako sarrera, San Roke 3 eta Lurdes Txiki 1eko eraikinen alboko sarbideetatik egingo da. Lurdes Txiki kaleko arrapalekin hasi dituzte obrak eta eguraldiak arazo gehiegi ematen ez baditu, obrak apirila inguruan bukatuko dituztela aurreikusi dute.