San Pedroko Jai Batzordea gaur batzartuko da
Ohi bezala bilera Alkateordetzan egingo da 19:30etatik aurrera.

Ohi bezala, bilkura San Pedroko Alkateordetzan egingo da.
San Pedroko Jai Batzordeak bilkura deitu du gaurko. Beti bezala, Alkateordetzan egingo dute 19:30ean. Gaurko bileran joan berri diren inauterien balorazioa egingo dute. Batzordea beraren antolaketa, eta jendearen parte hartzea eta atxikimendua ere izango dituzte hizpide.
Giroa luzaz eten ez dadin, udaberritik aurrera San Pedron egingo diren hurrengo jaiak eta kontzertuak antolatzen hasiko dira. Bukatzeko, Mater Museoak emandako galdetegia beteko da.
