2020/2/25

pou anaiak

Ekitaldi interesgarriz dator V. Kirol Astea, larunbatetik aurrera

Ostiralean hasiko da. Pou anaien filma, 'Cholitas' dokumentala, Zigor Iturrieta eta Ander Iñarraren sukaldaritza tailerra eta Kirol Saria izango dira plater nagusiak.

Kromo bilduma propioa aurkeztu du Touring Kirol Elkarteak

Bildumak ehunka jokalari eta entrenatzaileren irudiak biltzen ditu. Kromoak dagoeneko salgai dira Errenteria-Oreretako hainbat salmenta guneetan.

Bi urrezko domina Pasaia Kayakentzat sasoiko lehen proban

Ion Carballo pasaitarrak eta Maddi Tarragona errenteriarrak txapela jantzi zuten Zumaian jokatutako Gipuzkoako Neguko Piraguismo Txapelketan.

13,83 milioi euroko inbertsioa aurten, Oarso Bidasoko industrialdeetan

Bidasoa Oarsoko Industrialdeak SAk jakinarazi du, Irunen bi inbertsio egingo dituztela, eta Lezon beste bat (15.000 metro koadroko lursaila erosteko).

Familia giroan, etorkizuneko basoak eraikitzen

OarsoIrrikiak iniziatibak zuhaitz landaketa antolatu du iganderako. San Markoko aparkalekuan gelditu dira, 11:00etan hasteko.

Eguzkitsu hasi da eguna Felix Manso Ibarla jatetxean

Atzo banatu ziren Repsol gidak ematen dituen eguzkiak. Guztira, hamar eguzkirekin saritu dituzte Bidasoko eta Oarsoaldeko bost jatetxe.

Batelak, xuxa urkia, hibaika, arrauna

Xuxa Urkiaren omenezko seigarren batel estropada, larunbatean

Xuxa Urkia omentzeko batelen estropada Gipuzkoako Batel Ligako seigarren lehia izango da aldi berean. 17:00etan hasiko dira ontziak lehian.

pala txapelketa

Palista oiartzuarrak bikain aritu dira Euskal Herriko irekian

Herriko hiru bikotek jokatu dute, eta hirurek irabazi dute. Horietako bi bikotek datorren faserako txartela lortu dute.

Odol emaileak Oiartzun

Gaur izango da urteko lehen odol ematea

Anbulatorioan odola emateko aukera egongo da gaur arratsaldean, 18:00etan hasi eta 20:00etara arte (edo bukatu arte).

Parte hartze handia iragarri dute Bakailaozko Pintxo Txapelketan

38 ostatuk parte hartuko dute Pasaiako Udalak antolatu duen Gipuzkoako VI. Bakailaozko Pintxo Txapelketan. Atzotik eta martxoaren 8ra bitarte, bakailaoa izango da osagai nagusia taberna eta jatetxeetan.

ZOZKETA

Felix Manso jatetxean hiru menu

HITZAk HITZAkideentzat sari indibidual bat eta bikote batentzat beste bat ditu zozketan.

San Pedroko Jai Batzordea gaur batzartuko da

Ohi bezala bilera Alkateordetzan egingo da 19:30etatik aurrera.

Gehiago