Xuxa Urkiaren omenezko seigarren batel estropada, larunbatean
Xuxa Urkia omentzeko batelen estropada Gipuzkoako Batel Ligako seigarren lehia izango da aldi berean. 17:00etan hasiko dira ontziak lehian.
Gipuzkoako Batelen Ligako seigarren estropada jasoko du Errenteria-Oreretak larunbatean. Gazte, Promesa, Haur eta Kadete mailetako arraunlariak ariko dira nor baino nor 17:00etan hasiko den estropadan. Hibaika Arraun Elkarteak antolatu du, eta azken bost edizioetan bezala, Xuxa Urkia taldeko arraunlari izandakoa izango dute gogoan.
Oiartzun ibaiak jasoko du lehia, Zumardiko lehenengo zubitik Iztietako pasealekuaren bukaeran dagoen oinezkoen zubiraino. Erlojupekoa da, eta antolatzaileek iragarri dute hiru bat ordukoa izango dela.
Bidenabar, segidan dagoen loturan, ikus daiteke nola doan Gipuzkoako Batelen Liga.