Palista oiartzuarrak bikain aritu dira Euskal Herriko irekian
Herriko hiru bikotek jokatu dute, eta hirurek irabazi dute. Horietako bi bikotek datorren faserako txartela lortu dute.
Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko lehenengo faseak aurrera egiten jarraitzen du, eta partida gutxi falta dira jokatzeko. Pasa den asteburuan bederatzi partida jokatu dituzte Madalensoron. Horietako hirutan oiartzuarrek hartu zuten parte.
Hirugarren Mailan, Arizmendi eta Arbelaitzek oso erraz gainditu zituzten arerioak —25-6—. Maila berean, Bela eta Floresek hiru tantoko aldeagatik irabazi zuten. Oiartzungo bi bikote horiek hurrengo fasean egongo dira.
Sailkapena oraindik eskuratu ez dutenak Mitxelena oiartzuarrak eta Luarizaierdi donostiarrak osatzen duten bikotea da. Asteburuko partida irabazi zuten, eta horrek aukerak ematen dizkie.
Lehen Maila
- Aizpuru — Dagerre / Epelde — Rodriguez: 25-14.
Bigarren Maila
- Aranburu — Ormaetxea / Garbisu — Martinez: 25-22.
- Legarreta — Legarreta / Mitxelena — Luarizaierdi: 12-25.
- Arana — Gomez / Maneiro — Aizkorreta: 25-10.
- Zapirain — Lekuona / Iribar — Etxebeste: 25-14.
- Etxenagusia — Urreaga / Ormazabal — Muñoa: 25-21.
Hirugarren Maila
- Arizmendi — Arbelaitz / Ekain — Polo: 12-25.
- Viana — Mendizabal / Perez — Perez: 25-15.
- Bela — Flores / Otxoa Karrera: 25-22.