Gaur izango da urteko lehen odol ematea
Anbulatorioan odola emateko aukera egongo da gaur arratsaldean, 18:00etan hasi eta 20:00etara arte (edo bukatu arte).
Gaur arratsaldean izango da urteko lehen odol ematea. 18:00etatik 20:00etara bitartean izango da, anbulatorioko azkeneko solairuan.
Ohi bezala, odol emaileen elkarteak bertara hurbiltzea animatu du, batez ere oraindik ematera animatu ez diren gazteak.