Antzerki Labea eta Xenpelar Tailerrak, gaur elkarrekin
Antzerki Labea eta Xenpelar Tailerrak batu egin dira mostra bat egiteko gaur. Antzerkia eta zeramika uztartuko dituzte, bide baten emaitza da.
Laborategiko lana egin dute Antzerki Labeak eta Xenpelar Tailerrek. Eta gaur erakutsiko dute laborategiak emandakoa, mostra egingo dute. Hitzordua 19:30ean da, Xenpelar Etxean.
Bi kultur eragileek hausnartu dute antzerkia eta zeramika non batzen diren. Bi hilabeteko prozesua egin dute horretarako, elkarrizketak eta bisitak egin dizkiote elkarri tarte horretan. Eta horren emaitza gaurko jardueran erakutsiko bada ere, prozesuari, bideari eman diote garrantzia sortzaileek. Harreman horren berri emateko garaia da, mostra bidez. Ekitaldi irekia da Xenpelar Etxekoa.
Iaz antzeko esperientzia partekatu zuten bi eragileek. Patchwork-arekin batu ziren orduan.