'Gure hautuez harro' izateko, olio dastaketa Lau Haizetaran
Errigora berriz ere Errenteria-Oreretara iritsi da. Kanpaina berria abiatzeko, olio dastaketa egingo dute ostegunean Lau Haizetararen egoitzan.
Errigoraren beste kanpaina bat abian da, Gure hautuez harro lelopean. Nafarroa hegoaldeko produktuak jendartera zabaltzen ditu Errigorak, hango ekoizleak eta euskalgintza lagundu ahal izateko. Lau Haizetara Euskaltzaleen Topaguneak bat egin du kanpainarekin, eta horren harira jarduera berezia antolatu du ostegunerako (hilak 27), 18:30ean, Lau Haizetararen egoitzan bertan. Nafar hegoaldeko uzta, eskutik eskura.
Errigorrak hainbat produktu eskaintzen ditu. Horietako bat olioa da, kalitate handikoa. Hala, Lau Haizetarak olio dastaketa antolatu du ostegunerako. Izanb ere, udaberrian Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Errenteria-Oreretan ere hala egin ahal izango da.