Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Garbizuren 'Kontzertu Magikoa'-rekin hasiko da XXXIV. Lesoinu

Helburu pedagogikoa izango du, ohi bezala, iniziatiba musikalak. Adin guztientzako ekitaldiak egongo dira, datorren astetik hasita.

Erik Gartzia Egaña
Lezo
2020/02/27
lesoinu 2020

Val, Pombar, Martiarena eta Espina, Lesoinu 2020 ekitaldiaren aurkezpenean.

Datorren ostegunean —martxoak 5— hasiko da Lesoinu Lezoko Aste Pedagogikoaren 34. ekitaldia. Gaur aurkeztu dute Jesus Maria Martiarena alkateak, Jon Pombar Kultura zinegotziak, Xanti Espina Tomas Garbizu Musika Eskolako zuzendariak eta Xanti Val Kultura zinegotziak eman dituzte xehetasunak.

Udal gobernu taldeko kideek gonbidapena luzatu diete herritarrei, ekitaldietan parte har dezaten. Pombarrek azaldu du Lezok beti izan duela lotura musikarekin, eta Tomas Garbizu edo Polentzi Gezala bezalako musikari handiak eman dituela. “Urrutira joan gabe”, jarraitu du Pombarrek, “gaur egungo lezoar gazteek —eta ez hain gazteek— badute trebetasuna musikarekin”.

Gaineratu du harro egoteko modukoa Lesoinu bezalako ekitaldi bat egitea eta hainbeste urtez irautea.

Apirilaren 6ra arte

Xanti Espina musika eskolako zuzendariak egitarauari buruzko xehetasunak eman ditu. Gogorarazi du aspaldi ez zutela Garbizuren zerbait lantzen, eta Jon Makusok egindako lanak horretarako aukera emango du. Josu Okiñena —pianoan— eta Ales Da Costa —biolinarekin— izango dira Kontzertu Magikoa (eta beste hainbat pieza interpretatuko dituztenak).

Biharamunean, beste ekitaldi berezi bat egingo dute: Rock Classical Trio. Rock abesti mitikoak jotzen ditu taldeak, eta Johan Sebastian Bach eta beste konpositore klasikoen zatiak sartzen dituzte, erakusteko abesti horien jatorria nondik datorren, Valek azaldu duenez.

Martxoaren 8an hiru goi mailako musikari emakume izango dituzte: Raffaella Acelia biolinista, Rebekka Riedel biolontxelo jotzailea eta Esther Barandiaran pianistak kontzertua emango dute. Nuestras cuatro estaciones emanaldia eskainiko dute, Javier Sistiagaren poemek eta Maialen Agirresaroberen irudiek lagunduta.

Atseden pixka bat hartuta, martxoko azken asteburuan bueltatuko da Lesoinu. Musika eskolako bandaren kalejira, abesbatzen kontzertua, diana… eta beste hainbat ekitaldi izango dira asteburu horren osagaiak. Mindfulness tailer bat emango du, halaber, Iñaki Berak, kontzertu batean nola jokatu behar den ikasteko. Ekitaldi irekia izango da, bizitzako beste hainbat arlotan baliagarri izateko modukoa.

Apirileko ekitaldiak, gehienbat ikasleei begirakoa izango da. Espinak gogorarazi duenez, 0 eta 80 urte arteko ikasleak dituzte, eta horiek guztiak hartuko dituzte kontuan Lesoinu antolatzerakoan. Horrela, aurtengo ekitaldia biribiltzeko, eguneko zentroraino hurbilduko dira Sutargi abesbatzakoak.

Egitarau osoa eta xehetasun guztiak ikusteko, egin klik esteka honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.