Martxoaren 7an hasiko da Pasai Antxoko Musika Astea

Musika Elkarte Pasaitarra da musika astearen antolatzaile nagusia.

Martxoaren 7tik (larunbata) martxoaren 15era (igandea) 2020ko Pasai Antxoko Musika Astea ospatuko da. Aurten, musika klasiko, banda eta abesbatzen arteko nahasketa egin du egitaraua osatzeko Musika Elkarte Pasaitarrak

Kontzertu gehienak elizan egin arren, martxoaren 8an Trintxerpeko Illunbe Musika Bandak kontzertua eskainiko du Gure Zumardian. Guztira, bost kontzertu eskainiko dira musika asteak iraun bitartean.

Pasai Antxoko Musika Astearen egitaraua.

Martxoak 7, larunbata

  • 20:00: Guridi Konexioa: bi tronpeta eta pianoa (Gasteiz) Pasai Antxoko elizan.

Martxoak 8, igandea

  • 19:00: Suhar (Donostia) koruaren emanaldia Pasai Antxoko elizan.

Martxoak 14, larunbata

  • 20:00: Hirusta Abesbatzaren (Errenteria-Orereta) kontzertua Pasai Antxoko Elizan.

Martxoak 15, igandea

  • 13:00: Trintxerpeko Illunbe Musika Bandaren kontzertua Gure Zumardian.
  • 19:00: Pasaia Txiki abesbatzaren kontzertua Pasai Antxoko elizan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.