Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoaren sorrera oroitu dute Donibanen

Bixi Bixi Elkarteko kideek SEADen bandera bat jarri dute Pasaiako udaletxe zaharrean estatuaren 44. urteurrenean.

SEADen bandera jarri dute udaletxe zaharrean. Irudia: Bixi-Bixi Kultur Elkartea.

44 urte dira Saharar Errepublika Arabiar Demokratikoa sortu zutela eta Pasai Donibanen ez dute ahaztu. Bixi-Bixi Kultur Elkarteak saharar herriarekin eratutako harremanei eutsiz, SEADen bandera jarri dute gaur Donibaneko udaletxe zaharrean, Euskal Herriko beste hainbat udalerritan egin duten bezala.

1976ko otsailaren 27an, Marokok lurraldea okupatua zuela, Fronte Polisarioko kide El Uali Mustafa Sayedek SEAD aldarrikatu zuen Bir Lehlu herrian. 15 urteko gerrari aurre egin behar izan zion estatuak eta gaur egun, oraindik ere, Tindufko errefuxiatu guneetara eta lurralde askean dauden herrixkei mugatzen da bere boterea, Marokoar okupazioaren ondorioz.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.