'Zauria(k)' dokumentala, gaur arratsaldean
Buruko gaixotasunak begirada feministarekin ikusteko zikloaren hirugarren eta azkeneko ekitaldia egingo dute gaur arratsaldean.
Oiartzungo Udaleko Feminismo Sailak buruko gaixotasunak ikuspegi feminista batekin aztertzeko zikloa antolatu du. Pasa den astean bi hitzaldi egin zituzten —irakur kronika hemen—, eta gaur dokumental bat emango dute: Zauria(k).
Sufrimendu psikosoziala eta genero bizipenak uztartzen dituzte dokumentalean, eta bederatzi emakumeren testigantzak ezagutarazten ditu. Horietako batzuk Oiartzunen izango dira. Arrakasta handia izan du dokumentalak.
Emanaldia 19:00etan hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.