Ane Asensio Espainiako bi errekorren jabe da
Espainiako Federazioak errekorrak eguneratu ditu, eta atleta oiartzuarra bi errekorren jabe izaten jarraitzen duela jakinarazi dute.
Garun Paralisia eta Garuneko Gaitza duten Pertsonen Kirolen Espainiako Federazioak Espainiako errekorren eguneraketa kaleratu du gaur.
Ane Asensio atleta oiartzuarrak bi errekorren jabe izaten jarraitzen du. Ostadar taldekoak 200 metroetan, T34 kategorian, 01:23,01eko marka dauka.
400 metroetan, T34en baita ere, bera da errekorraren jabe.