'Bertsoaren harria' liburua aurkeztuko dute gaur
Koldo Izagirrek bere liburu berriena aurkeztuko du gaur arratsaldean, Alaia Martin eta Oihana Iguaranekin, bertsolarien eskulturetan oinarritutakoa.
Koldo Izagirre idazle pasaitarrak Bertsoaren harria liburua (Lanku, 2019) aurkeztuko du gaur. Bertsolariek Euskal Herri osoan dituzten 21 eskulturek inspiratu dute Izagirre, eta haiekin 21 bakarrizketa sortu ditu.
Izagirrerekin batera Alaia Martin eta Oihana Iguaran bertsolariak arituko dira. Aurkezpena 18:30ean hasiko da, udaletxeko pleno aretoan.
