Jaizkibel mendiaren balioak, erakusketan
Jaizkibel mendiaren balioak ezagutarazteko erakusketa da, horiek babeste aldera. Martxoaren 2tik 6ra izango da zabalik, Kultura Aretoan.
Martxoaren 2an (astelehenean) Jaizkibel mendiaren ingurumen zein kultur balioak ezagutarazteko erakusketa zabalduko dute Lezon, Kultura Aretoan: Jaizkibel Natura 2000 Sarea du izenburu. Lezoko Udaleko Ingurumen eta Trantsizio Ekologikoaren Sailaren eta Eguzki talde ekologistaren ekimenez izango da ikusgai martxoaren 6ra arte. Irudi eta argazki erakusketa da.
Argazkien bitartez, mendiaren ondare biziaren berri emateaz gain, herritarrak kontzientziatu nahi dituzte mendia zain eta babes dezaten, egungo arriskuak bistaraziz. Izan ere, Jaizkibel Natura 2000 Sare europarraren barruan dago, hau da, faunaren zein floraren habitat naturalen kontserbaziorako sarearen barruan dago.
Astelehenetik ostiralera, goizez 11:00-13:30 tartean eta arratsaldez 17:00-19:00koan ikusi ahal izango da erakusketa.