Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Egitarau anitz eta zabalarekin dator Martxoaren 8a

Udalak eta talde feministek elkarlanean antolatu duten egitaraua ostegun honetan hasiko da eta hilabete osoan egongo da eskuragarri. Martxoaren 8a izango du egun handia.

Herriko eragileak, Emakumeen Etxeko agerraldian
Mikel del Val
Errenteria-Orereta
2020/03/02

Egitarau anitz eta zabalarekin dator aurtengo martxoaren 8a, Emakumeen Nazioarteko Eguna, Errenteria-Oreretara. Udalak, hainbat emakume taldek eta talde feministek, Berdintasun Kontseiluarekin batera, elkarlanean antolatutako egitarau aberatsa dakarte. Jarduerak ostegunean hasiko dira, martxoaren 5ean, eta hilabete osoan zehar, ekintza ugari antolatu dira emakume eta gizonen arteko berdintasuna eta emakumeen jabekuntza bultzatzeko helburu argiarekin.

Itziar Ostolaza Berdintasun zinegotziak eta Martxoaren 8ko jardueretan parte hartuko duten herriko eragileek Emakumeen Etxean gaur eginiko agerraldian bi aipamen berezi egin nahi izan dituzte. Alde batetik, martxoaren 7an, 11:30ean, X. Mariasun Landa sari banaketa egingo da Emakumeen Etxean. Hamargarren urteurren honetarako ekitaldi berezia antolatu da, eta sari banaketaren ostean, Dejabu antzerki konpainiak Fikzioa berreraiki performancea abiatuko du, Emakumeen Etxetik, 12:30ean.

Bestalde, Martxoaren 8ko egun handirako antolatu dira ekintza gehienak. Lehenik, 10:30ean, emakumeen pala jaialdia izango da Agustin Otaola pilotalekuan, emakumeek kirolean duten paper garrantzitsua bistaratzeko. Sarrera doan da. 12:00etan Errenteria-Oreretako Herriko Plazatik, eta 18:00etan Donostiako Boulebarretik manifestazioak irtengo dira mugimendu feministak deituak, kaleak aldarriz betetzeko. Gainera, 14:00etan emakumeen bazkaria izango da Merkatuzarren. Tiketak aurrez erosi behar dira, 15 euroko prezioan.

Hurrengoa da Errenteria-Oreretan martxoaren 8ra begira antolatu den egitarau anitz eta zabala:

Martxoak 5

  • Antzerki entsegu irekia: pARTEkatu: Emakumeok mugimenduan; testimonios de migración. 18:00etan Emakumeen Etxean.

Martxoak 7

  • X. Mariasun Landa sarien banaketa. 11:30ean Emakumeen Etxean.
  • Dejabu antzerki konpainiaren Fikzioa Berreraiki performancea. 12:30ean Emakumeen Etxetik abiatuta.

Martxoak 8

  • Emakumeen pala jaialdia. 10:30ean Agustina Otaola frontoian. Binakako partida, Irazustabarrena-Arrieta, Galdos-Mendizabalen aurka. Sarreara doan.
  • 12:00etan manifestazioa, Herriko Plazatik abiatuta.
  • 14:00etan emakume bazkaria Merkatuzarren. Aurrez tiketa erosi behar da. Tiketak 15 euroan.
  • 18:00etan manifestazioa Donostiako Boulevardetik.

Martxoak 13

  • Irrintzi tailerra. 18:00etik 20:30era Emakumeen Etxean. Aurretik izena eman behar da.

Martxoak 17

  • Dokuforuma, Erroa eta geroa. 18:30ean Emakumeen Etxean.

Martxoak 28

  • Etxeko Langileen III. festa. 12:00etan Emakumeen Etxean.

Emakumeen XVI. zine emanaldia

  • Martxoak 12: La mujer de la montaña. 18:00etan Niessen Kulturgunean. Sarrera doan.
  • Martxoak 26: Carmen y Lola. 18:00etan Niessen Kulturgunean. Sarrera doan.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.