2020/3/2

Independentzia Egunean Oarsoaldeko gazteak saretuko dira

Independentzia Eguna egingo dute martxoaren 14an Oarsoaldean. Eskualdeko gazteek egunean zehar egingo direnetan parte hartzea nahi du Ernaik.

Martxoaren 8rako ekintzen egitaraua, barrutiz barruti

Hitzaldiak, tailerrak edota erakusketak; era askotariko ekintzak egingo dira Pasaian Emakumeen Egunaren testuinguruan.

[Galeria] Inude eta Artzainak, herritarren gozamen iturri

Inude eta Artzainak atzo Errenteria-Oreretan. Orereta Ikastolako desfile handiak kolorez bete zituen herriko kaleak, inauterien osteko igandean.

Egitarau anitz eta zabalarekin dator Martxoaren 8a

Udalak eta talde feministek elkarlanean antolatu duten egitaraua ostegun honetan hasiko da eta hilabete osoan egongo da eskuragarri. Martxoaren 8a izango du egun handia.

Mikel del Val
zarautz oiartzun

Futbol talde guztiek punturen bat poltsikoratu dute

Bi futbol talde nagusiek bana berdindu dituzten euren partidak, eta besteek irabazi egin dute. Areto futbolean, Oiartzunek urteko lehen porrota.

[Galeria] Pilotaririk onenak Antxoko Ibaiondon bildu dira

Emakume Master Cup txapelketaren final laurdenak jokatu ziren atzo Antxon, zale askoren aurrean. Etxaniz-Etxebeste eta Arrieta-Jaka, pilotari onenen artean.

San Juanen hiru garaipen Oiartzun ibaian

Gipuzkoako Batelen Ligako seigarren jardunaldia jokoan izan zen larunbatean Oiartzun ibaian, Hibaika Arraun Elkarteak antolatutako estropadan.

Hauteskundeetarako bokalak eta mahaiburuak izendatuko dituzte ostegunean

Ostegunean ezohiko batzarra egingo da Pasaiako udaletxean, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako mahaiburu eta bokalak zozketa bidez aukeratzeko.

lilatoia haurtzaro

55 emakumek hartu dute parte Lilatoian, Haurtzaroren taldearekin

5.573 emakumek hartu dute parte Donostiako lasterketan. Haurtzaro Ikastolako taldeak lasterketaren ia %1a jarri du.

Lezoko kirol taldeen asteburuko emaitzak

Lezoko kirol taldeek denetik egin dute asteburuan. Aipatzekoa da Kurkubiko Junior Mailako saskibaloiko nesken taldea bere multzoko lider dela.

soinu zahar oiartzun

Soinu zahar eta aurresku txapelketa egin dute Oiartzunen

Elizalde Dantza Taldeak antolatzen duen urteroko dantza ekitaldia egin dute Elorsoro kiroldegian. Emaitzarekin pozik daude antolatzaileak.

oiarpe

Finalerdia jokatu duten Oiarpeko hiru bikoteak, finaletara

Hirutik hiru pasatu dira. Bi bikotek alde bakarreko tantoagatik lortu dute finalerako txartela, eta bestean arerioak min hartuta pasatu dira.

Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak

Jarraian Pasaiako kirol taldeen asteburuko emaitzak. Pasaia Kirol Elkarteak bana berdindu zuen Balmasedaren etxean.

ibilgailuen gaineko zerga

Ibilgailuen gaineko zerga gaurtik aurrera ordain daiteke

Apirilaren 30era arte ordain daiteke zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 3an kobratuko diete dagokion kopurua.

Atxilotua substantzia estupefazienteak edukitzeagatik

Ertzaintzako agenteek 38 urteko gizon bat atxilotu zuten Errenteria-Oreretan, osasun publikoaren kontrako delitua leporatuta.

Mikel del Val

Lilatoiko HITZA taldeak 10 urte bete ditu

HITZA taldea hamargarren urtez atera zen atzo Donostiako Lilatoian. 103 emakumeko taldea bildu da euskarazko hedabidearen aldeko taldean.

Oarso Bidasoko Hitza
Gehiago