Soinu zahar eta aurresku txapelketa egin dute Oiartzunen

Elizalde Dantza Taldeak antolatzen duen urteroko dantza ekitaldia egin dute Elorsoro kiroldegian. Emaitzarekin pozik daude antolatzaileak.

soinu zahar oiartzunElizalde Dantza Taldeak antolatuta, atzo goizean egin zuten Soinu Zahar eta Aurresku kanporaketa. Antolatzaileak pozik daude Elorsoro kiroldegiko saioarekin, bertan parte hartu zuten neska-mutilek gogoa handia erakutsi baitzuten.

Poza barnean izango dutenak postu onenak lortu zituztenak izango dira: Mikel Esnaola, Mattin Etxebeste, Irene Arozena, Maren Goia, Ihintza Campiña eta Olatz Azkue. Beraiek izan ziren protagonista.

Elizalde Herri Eskolak Irene Arozena zoriondu nahi izan du, ikastetxeko kidea delako. Horrela jarraitzeko eskatu diote.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.