'Martin euskararen bila' ipuina irakurriko da Pasaiako liburutegietan

Pasaiako lau udal liburutegietan irakurriko da 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzendutako Martin euskararen bila ipuina. Xabier Terrones arituko da kontalari lanetan. Emanaldiak martxo osoan zehar egingo dira eta beti ordutegi berean, 17:30ean alegia.

Ipuin kontaketak non eta noiz. 

Martxoak 5, osteguna

  • Trintxerpeko liburutegian, 17:30ean.

Martxoak 12, osteguna

  • Donibaneko Ubera liburutegian, 17:30ean.

Martxoak 23 astelehena

  • Antxoko liburutegian, 17:30ean.

Martxoak 25, osteguna

  • San Pedroko liburutegia, 17:30ean.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.