Ibilgailuen gaineko zerga gaurtik aurrera ordain daiteke
Apirilaren 30era arte ordain daiteke zerga hori. Ordainketa helbideratuta dutenei apirilaren 3an kobratuko diete dagokion kopurua.
Gaur hasi da ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea. Zerga hori ordaindu behar duten ibilgailuen jabeek apirilaren 30era izango dute horretarako tartea.
Kobratzea helbideratuta dutenei apirilaren 3an kobratuko diete dagokien kopurua.