Futbol talde guztiek punturen bat poltsikoratu dute

Bi futbol talde nagusiek bana berdindu dituzten euren partidak, eta besteek irabazi egin dute. Areto futbolean, Oiartzunek urteko lehen porrota.

zarautz oiartzunBaziren aste dezente gertatzen ez zela: Oiartzun Kirol Elkarteko futbol talde guztiek punturen bat eskuratu dute. Talde nagusiek emaitza berarekin bukatu zuten etxetik kanpo jokatu zituzten partidak: 1-1. Mutilek, behintzat, porroten bolada eten dute.

Bolada positiboa eten dutenak, berriz, areto futboleko talde nagusikoak dira. 2020ko partida guztiak irabazi dituzte, baina Tolosan horma aurkitu zuten. Miren Tabernak bere joera positiboa berretsi zuen.

Saskibaloian, Lehenengo Mailako taldeak bakarrik jokatu zuen, eta dozena erdi puntuko aldeagatik galdu zuten.

FUTBOLA

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Mondragon – Oiartzun: 1-1.

Emakumeen Lehen Nazionala

  • Gasteizko Aurrera — Oiartzun Antiguoko: 1-1.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun — Hondarribia: 3-2.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun Intxaurdi — Barakaldoko Pauldarrak: 2-0.

Emakumeen Gorengo Maila. Igoera Fasea.

  • Oiartzun Intxaurdi — Intxurre: 2-1.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Herrikide — Oiartzun: 6-5.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Miren Taberna OKE — Laskorain: 2-1.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Hernani — Oiartzungo Saskilagunak: 49-43.

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oiartzungo Saskilagunek atsedena izan dute.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.