[Galeria] Inude eta Artzainak, herritarren gozamen iturri
Inude eta Artzainak atzo Errenteria-Oreretan. Orereta Ikastolako desfile handiak kolorez bete zituen herriko kaleak, inauterien osteko igandean.
Orereta Ikastolaren Inude eta Artzainen desfilea egin zuten atzo eguerdian. 350 partaideko konpartsa handiak umorez eta kolorez jantzi zuen igande eguerdia, herritarren gozamenerako. Hogeita hirugarrenez egin zuten.
Orereta Ikastola zen antolatzaile, baina herriko hainbat eragile eta taldek ekarpena egin zioten inauterien osteko igandeari, herria kolorez jantziz, hala nola: Ereintza elkarteko txistulari taldea, Iraultza dantza taldea, Errenteria Musikaleko Musika Banda, dultzaineroak, trikitilariak, Amulleta elkarteko danbor kofradia, dantzarien kuadrilla baserritarrez jantzita eta erromeria giroan, Jose Mari auto klasikoak, eta beste hainbat gazte nahiz heldu garai bateko jantziekin. Denei eskerrak eman dizkie Orereta Ikastolak.
Jarraian, desfilearen hainbat irudi, Orereta Ikastola HITZAri emandakoak.