Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

[Galeria] Pilotaririk onenak Antxoko Ibaiondon bildu dira

Emakume Master Cup txapelketaren final laurdenak jokatu ziren atzo Antxon, zale askoren aurrean. Etxaniz-Etxebeste eta Arrieta-Jaka, pilotari onenen artean.

Iera Agirre eta Maite Ruiz de Larramendik (urdinez) 8-18 irabazi zieten Ane Arteaga eta Maider Mendizabali (gorriz).
Pasaia
2020/03/02

Erakustaldi bikaina eman zuten atzo Ibaiondo pilotalekuan bildu ziren 16 pilotariak. Laboral Kutxa Emakume Master Cup pilota goxoko txapelketaren final laurdenak jokatu ziren Pasai Antxon. Goi mailako pilota ikusteko ezohiko aukera izan zen eta antxotarrek erantzun aparta eman zioten zitari, jende ugari batu baitzen harmailetan.

Nabarmentzekoa da egungo txapeldun Leire Etxanizek sasoi betean jarraitzen duela. Irantzu Etxebesterekin batera 18-8 hartu zituzten mendean Andrea Aldaregia eta Ane Urkizu. 10 tantoko tartearekin amaitu arren, tanto gogorrak jokatu zituzten lau pilotariek.

Eneritz Arrietak eta Amaia Jakak bestalde, nagusitasun osoz gainditu zituzten Uxue Larrea  eta Lierni Gartziarena, 18-1. Neurketa oso azkarra izan zen eta Arrieta zalantzarik gabe, maila onena erakutsi zuena defentsan, baita tantoa amaitzerakoan ere.

Galeano ahizpa gazteak hazkunde betean direla erakutsi zuten Ibaiondon. Behetik gorako bidea egiten ari dira Antzuolakoak. Atzo 13-18 irabazi zieten Ainhoa Ruiz de Infante eta Oihana Orbegozori. Eguneko partidarik gogorrena izan zen; 50 minututik gora iraun zuen eta oso lehiatua.

Beteranoen arteko neurketan, Iera Agirrek eta Maite Ruiz de Larramendi nafarrek osatutako bikote sendoak, 8-18 gailendu zitzaien Ane Arteaga eta Maider Mendizabal gipuzkoarrei. Partidaren lehen zatian nor baino nor aritu ziren bi bikoteak. Bigarren zatian ordea, Arteaga eta Mendizabalek behera egin zuten nekearen ondorioz.

Gauzak horrela, finalerdi politak jokatuko dira Elgoibarren hilaren 14ean: Iera Agirre-Maite Ruiz de Larramendi / Irantzu Etxebeste-Leire Etxaniz eta Eneritz Arrieta-Amaia Jaka / Nagore Galeano-Leire Galeano.

Laboral Kutxa Emakume Master Cup pilota goxoko txapelketaren final laurdenen hainbat irudi.




 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.