Hauteskundeetarako bokalak eta mahaiburuak izendatuko dituzte ostegunean
Ostegunean ezohiko batzarra egingo da Pasaiako udaletxean, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako mahaiburu eta bokalak zozketa bidez aukeratzeko.
Ezohiko batzarra deitu du hilaren 5erako (osteguna) Pasaiako Udalak. Eguneko puntu bakarra, Eusko Legebiltzarrerako Hauteskundeetarako bokal eta mahaiburuak izendatzeko zozketa izango da. Hortaz, ostegunean ezagutzera emango dira apirilaren 5ean Pasaiako hauteslekuetan egon beharko diren herritarren izenak.